XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

MONERA ERREINUA

Copeland-ek 1956. urtean, eukarioten eta prokarioten arteko diferentziak jarraituz, erreinu berri bat desberdindu zuen.

Orain diferentzia hauek oso garbiak daude eta filogeniazko estudioetan toki berezi bat daukate.

Hemen bakterien eta zianobakterien, eta beste bizidunen artean muga ikusten da.

Zelula eukariotaren agerpenarekin erradiazio eboluziozko bat hasten da.

Hemendik aurrera goi-formak guztiak aurkitzen dira.

Erreinu honetan, organismo prokariota zelulabakarrekoak sartzen dira.

Kontzeptu honetatik monerak daukaten barietatea ikusten dugu.

Honela metabolismoko forma asko aurkituko ditugu.

Metabolismoan, bost desberdintasun egin ditzakegu; desberdintasunak egiteko, beraien energi eta karbono iturriak behatzen ditugu:
Energi iturria
argia
iturri kimikoa
karbono iturria
materiaorganikoa
materiaorganikoa
Fotoautotrofoak
Fotoheterotrofoak
Kimioautotrofoak
Kimioheterotrofoak.

Baita ere mikroorganismoak habitat guztietan daude.

Bai ingurune lehorretan, bai itsas ingurunetan eta abar.

Hau aldaketa handi bat daukatelako da.

Honegatik ere organismo hauk, lehendabizi oso sinpleak direlako ez dira galdu.

Filogenia:

Monera erreinuko filogenia estudiatzeko, ez dago fosilarik eta horregatik ezin da bere eboluzioko idearik eman.

Hemen lehen bizidunak edo bere senideak daudela ematen du.

Orduan filogenia hau ulertzeko; bizia hasi zen garaietara joan behar dugu.

Une hartan atmosfera anoxiko bat zegoen.

Hau da, oxigeno libre oso gutxi aurkitzen zela.

Honela, lehen monerak metabolismo anaerobioa zutela, esan dezakegu.

Gaur ere, honelako formak bilatuko bagenitu, bakteria anaerobia asko aurkitu genituzke: fotoautotrofoak eta kimioautotrofoak.

Forma hauentzat, oxigenoa ez da beharrezkoa, pozoi bat baizik, ez duelako beraien haziera uzten.

Honela gaurko anaerobioek toki berezitan bizi behar dute, oxigenorik ez duten habitatetan.

Baina erreinu honen barruan ere saltu handi bat gertatzen da, oxigenoa metabolismoa sartzerakoan.

Eta saltu hau, prozesu aurreragarri bat izango zen.

Segur aski, gertaera hau oxigeno soportatzen duten organismoek hasi zutela, eta, aurrerago, gas hau asimilatuko zutela, honek ematen duen aurrerapenak lortuz.

Prozesu honen erdian zianobakteriak edo alga urdinak daude.

Froga biokimikoek diotenez, zianobakteriak oxigenoz atmosfera fluktuante batetan azaldu ziren.

Hala ere, bere metabolismora sartzean, bakteria hauek oxigenoa probetxatu egin zuten: honekin energia gehiago lor zezaketen.

Zianobakteriek metabolismo aerobioaz oxigeno kontzentrazioa atmosferan igo egin zuten.